XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.3. Hazkuntzaren mitoa
Arrazoimenaren nagusitasunarekin, efikaziaren lehentasunarekin, eta naturaleza zientzigune bezala hartuaz, azken bi mende hontan, gizonak bere kultura giroa eraiki du.

Berak egina. Berarentzako egina ote, gero?.

Aitzina jotzea zen eta da lege, aurrera egitea beti eta beti.

Zer da, baina, aurrera egitea? Dimentsio bat bakarrean ulertzen eta onartzen da hori, diote ezker puntakoek.

Dimentsio hori homo faber delakoarena da, eta horrek bereziki produzioa, eta baitipait ekonomiazkoa, adierazi ohi du.

Horrek du lehentasuna gaurko gizartean, horrek erabakitzen du joera bat aurrerazalea den ala ez.

Kantidadearen kultura da gurea, esaten da.

Egun, izateak edukitzeari aurrea hartu behar dio.

Progresoa dimentsio askoduna dela pentsatzen da.

Kantidadearen eta kalidadearen artean borroka latza sortu da, edo sortu behar da.

Ez noski bata bestearen ukatzaile delako, ez elkar ukatzaile direlako.

Lehen plaza nork hartu, hori da gakoa.

Elkar osatzaile dira biak, baldintzapen batekin, hau da, lehentasuna kalidadeari emanaz.